XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta, orain arte, itunarekin zintzo izan ginen biok.
Aurtengo abuztuan, Adrianek Tokion beste erakusketa bat egin berri zuen, ohiko arrakastarekin.
Nik negu osoa etxean sartuta igaro nuen, ia burututa neukan nire nobela berriaren eskuizkribua lantzen.
Viveiroko gure topaketa beti bezain atsegina izan zen.
Biok pertsonaia famatuak izan arren
Arratsalde batez, Metropol-eko terrazan eserita, hauxe aitortu zidan Adrianek: orduantxe, hainbeste urteren buruan, ulertzen hasia zela zergatik hautatu nuen Compostela bizilekutzat.
Bizitza erdia Galiziatik urrun pasatu eta gero, sustraiak ukitzeko premina sentitzen zuela berriro, indarberritu beharrean aurkitzen zela, bere pinturan bide berriak urratzeko eta errepikapenarei ihes egiteko.
Aldaketa horretan izango zuen eraginen bat egin berria zioten eta berak pozik onartu zuen eskaintzak: Arte Garaikidearen Zentro Gailegoa bere erakusketa batekin inauguratzeak, alegia.